Miren Lekuona

“Profesional on batek ez du lesio bat tratatzen, hura pairatzen duen pertsona baizik”

 

 

Beti izan dut interesa giza gorputzaren fisiologian, eta horregatik Fisioterapia ikasi nuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

 

Nire saioetan, pazientearekiko giro hurbila sortzea gustatzen zait. Nire kontsultan lasaitasuna nagusi izatea funtsezkoa iruditzen zait, pertsona bere gorputzaz jabetzen laguntzeko. Horretarako, eskuzko terapia da nire tresnarik onena.

 

Fisioterapia pertsonalizatua egiten dut kontsultan eta etxez etxe, Irunen eta Hondarribian;
eta benetan aberasten nau nire lanak.

Pertsona askorentzat etxeko fisioterapia da minik gabe bizitzeko eta haien independentzia zein
bizi-kalitatea hobetzeko aukera bakarra.

 

Espezialista naiz Puntzio Lehor Inbaditzailean , baina eskuzko terapiako teknikak ere erabiltzen ditut, hala nola masaje deskontrakturatzailea, drainatze linfatikoa eta mobilizazio-ariketak.

 

Lesioen prebentzioa lantzen dut saioan. Gainera, pilates eta K-Stretch posturaleko eskolak ematen ditut lesioak prebenitzeko.

Abrir chat
Kaixo!
¿Quieres solicitar cita previa o más información?